Hiyya, Abraham bar. (Abrahan bar Hiyya Ha-Nasi
). Hebrear jatorriko filosofo, astronomo, astrologo eta matematiko espainiarra (1065 ing.- 1136 ing.). Bartzelonan lan egin zuen hainbat urtez eta Frantziako hegoaldean ere bizi izan zen. Zientzia liburu asko itzuli zuen arabieratik latinera eta hebreerara Pirinioaz haraindi bizi ziren eta arabieraz ez zekiten juduei ordu arteko zientzietako aurrerapenen berri emateko asmoz; horrez gainera, zenbait libururen egile ere izan zen: zientziako entziklopedia bat eta matematikako liburu bat, besteak beste. Matematikako liburu hori, Hibbur ha-Meshiha ve-ha Tishboret (Kalkuluari eta neurriari buruzko idazlana) latinera itzuli eta eskoletako testu liburu erabilienetako bat izan zen Europako sartaldean. Haren beste obra batzuk: Hegyon ha-Nefesh ha-Azuva (Arimaren gogoeta) eta Megillat ha-Megalleh (Iragarlearen liburua).
- hitzeman, hitzematen
- hitzezko
- hitzontzi
- hitzontzikeria
- hitzordu
- Hiyya, Abraham bar. (Abrahan bar Hiyya Ha-Nasi
- hizka
- hizka-mizka
- hizka-mizkatu, hizka-mizka, hizka-mizkatzen
- hizka-mizkatze
- hizkatu, hizka, hizkatzen