Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hitz

iz. Hizkuntza batean, berezko esanahia eta beste hitz bati lotua izateko beharrik ez duen hots edo hots multzo txikienetako bakoitza. ◊ (Pl.). Abesti edo musika zati baten testua. || Agintza, agintzen edo promesten den gauza. || Hitz-aspertu. iz. Hizketaldi aski luze eta lasaia. || Hitza atxiki. Hitzari eutsi. || Hitza bete. Agindu dena egin. || Hitza hautsi, jan. Agindu dena ez egin. || Hitzaren jabe egon, hitzean egon. Hitzari eutsi. || Hitzari eutsi. Emandako hitzari eutsiko diot. || Hitz egin. Hitzen bidez adierazi. || Hitz eginarazi. Hitz eragin. || Hitz eragin. Itsuak argitu, mutuei hitz eragin. || Hitz(-)erdika adlag. Laburki, hitz gutxitan; gauzak argi edo osoki edo zuzenean adierazi gabe. || Hitz eta pitz. adlag. Berriketan, hitz eta hitz. || Hitzetik hortzera. adlag. Bat-batean, berehala; etengabe. || Hitzezko. izlag. Hitzen bidezkoa; hitzez esana. || Hitz-jario. a) iz. Ezin atertuzko hitz-jarioa. b) izond. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. || Hitz(-)mitz. iz. Berriketa, jarduna. || Hitz(-)mizti. izond. Berritsua, ahozabala. || Hitz-motel. izond. Hitz-totela. v Hizkl. Hizkuntzalariek arazoak izan dituzte hitzaren esanahia mugatzeko. Zenbaitek “hitza” baztertu eta horren ordez semantema eta morfema multzoa proposatu dute. A. Meillet hizkuntzalariak zioenez, hitza hots multzo jakin bat da, esanahi jakina duena, eta gramatikazko erabilera izan dezakeena. Definizioak zehaztasunik ez zuela eta Meillet-i kritika egin zitzaion. B. Trnka hizkuntzalariaren definizioaren arabera, hitza esaldiak elkarren artean bereizteko ahalmena duen zeinu trukagarririk txikiena da. Hitzak bakunak eta elkartuak; jatorrizkoak eta eratorriak; nagusiak eta osagaiak; beteak edo hutsak; jasoak, arruntak, herritarrak, maileguak eta abar izan daitezke.