Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hirusta

iz. Eskualde epeletako belar landarea, hostoak hiru zatiz osatuak dituena, zelaietan hazten dena (Trifolium sp.). v Hirusta zuria (Trifolium repens). Lorategietan apaingarri gisa erabiltzen den 8-12 cm-ko belar landarea. Hosto iraunkorra izaten du, ertz berdea eta erdia gorrixka. Galburuaren egiturako lore zuriak izaten ditu udan. v Hirusta gorria (Trifolia pratense). Belardietan ugari hazten den belar iraunkorra, zurtoin tentea eta 20-26 cm inguru luze duena. Hiru-kiribizto eta hirusta-belar izenez ere ezagutzen da. Hosto txiki biribilak eta berdeak, erdian orban zuri bat dutenak izaten ditu; lorea, berriz, lore txiki gorri edo arrosa koloreko askoz osatua. Berez Europan eta Asian hazten da, baina gaur ia mundu guztian dago zabalduta. Ganaduen elikaduran oso erabilia da. ik. pagotxa.