hipopotamo
iz. Ugaztun apodun handia, azal iluna eta oso lodia duena, ibaietan bizi eta lehorrera bazkatzera ateratzen dena (Hippopotamidae). v Hipopotamo arrunta(Hippotamus amphibius). 4,50 m inguru luzea eta 1,50 m inguru garaia da. 3-4 tonako pisua izan dezake; buruan bertan ditu 200 kg Gorputza, burua eta zangoak oso sendoak izaten ditu; belarriak, aldiz, laburrak eta txikiak, ahoa oso zabalkorra eta letagin sendoak. Larrua 4-5 cm lodi eta ilerik gabea du; kolorez gris gorrixka da. Isatsaren puntan zurdak ditu. Egunaren parterik handiena uretan ematen du. Talde handi samarretan ibiltzen dira hipopotamoak, Saharako mugetatik hegoalderako ibai eta zingiretan batez ere. Uretako belarrak, hazi landareak eta azukre kanabera janez elikatzen da. Berez baketsua den arren, zirikatuz gero eraso egin dezake. v Hipopotamo pigmeoa (Choeropsis liberiensis). 1,90 m inguru luze eta 80 bat cm garaia dena, Mali izenez ere ezaguna. Hipopotamo arrunta baino askoz txikiagoa eta hortz gutxiagokoa da, eta ez hura bezain urzalea. Liberiako oihan ezkoetan bizi da.