hilido
izond. Zool. Anuroen ordenako izen bereko familiako anfibioez esaten da. Atzapar muturretan disko zabalak dituzte eta gainalde leunetan itsatsita gelditzen dira horiei esker. Ordena honetako anfibio genero asko zuhaitzetan bizi dira. Etiopian eta Madagaskarren izan ezik, munduko toki guztietan bizi dira hilidoak; Europako ezagunena San Antonio igela da.