hilabete
iz. Hila, denbora hedaduratzat hartua bereziki. v Ilargiak Lurraren inguruan itzuli osoa emateko behar duen denbora hartzen du hilabeteak; batez beste 29 egun ditu, nahiz eta Ilargiak, orbitaren gorabeherak direla eta, ez erabili beti denbora bera Lurraren inguruan bira emateko. Denbora epe hori oinarri hartuta egutegiko hilabeteak iraupen bertsuko parteetan banatzen dira. v Hilabete anomalistikoa. Ilargiak bere orbitaren perigeotik igarotzen denetik berriro bere perigeora iristeko behar duen denbora epea. v Hilabete tropikoa. Ilargiak ekinoziotik igarotzen denetik berriro puntu horretara iristeko behar duen denbora epea. v Hilabete sinodikoa. Ilargia eta Eguzkia bata bestearen parean daudenetik berriro bata bestearen parean jarri bitarteko denbora epea.