higrometro
iz. Meteor. Airearen hezetasuna neurtzen duen tresna. Badira hezetasun absolutua neurtzen duten higrometroak eta hezetasun erlatiboa neurtzen dutenak (kimikoak, kondentsaziozkoak, sikrometroak eta xurgaketazkoak). Azken mota honetakoak dira adibidez, barometroarekin eta termometroarekin batera etxeetako paretetan jartzeko saltzen direnak. Hezetasunaren eraginez hari batek luzatzeko duen ahalmenaz baliatzen da tresnaren orratza une bakoitzeko hezetasun erlatiboa neurtzeko. Era askotako tresnak daude, baina eskuan makila duela hezetasunaren handi-txikia adierazten duen fraide kaputxinoarena da ezagunena. v Zur higrometroa. Teknol. Zuraren hezetasuna neurtzen duena.