Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hialoesponja

iz. Zool. Poriforoen filum-eko izen bereko klaseko belaki mota, hiru ardatzeko siliziozko eskeletoa duena. Beira zuntzez egindako oihal zorro baten itxura du. Bi zuloko azala eta barrua hodi askotan banatua du (leukon egitura). Itsaso guztietan bizi da, baina ugariagoa da tropikoko itsasoetan besteetan baino. v  Izen bereko klasea, 500 bat mota biltzen dituena.