hexakorde
iz. Mus. Elkarren segidako sei notek eratzen duten eskala. Eskala osatzen duten graduen izenak: ut, re, mi, fa, sol, eta la dira. Guido de Arezzo musika irakasle italarriak asmatu zuen; Erdi Aroko eta Errenazimentuko musika teorian deskribatu zen, eta halaber, kantatzen ikasteko asko erabili zen. Hiru motatako hexakorde eskala daude: gogorra, biguna eta naturala.