heterotermo
izond. Zool. Gorputzaren barne tenperatura ingurugiroaren tenperaturara egokitzen duten animaliez esaten da. Animalia gehienak, ugaztunak eta hegaztiak izan ezik, heterotermoak dira. Animalia heterotermoek ez dute gorputz barneko berotasun sorkuntza eta bero galera erregulatzeko gai den fisiologia mekanismorik. Hori dela eta, era pasibo batean egokitzen dira ingurugiroko tenperaturara.