Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hesperideak

(Gr. Hesperides). Mit. Sartaldeko ninfak. Hiru ziren, Atlas eta Hesperis-en alabak. Lurraren sartaldeko mugan, jainkoen baratzean, Gea-k Hera-ri oparitzat emaniko urrezko sagarrak zaintzen zituzten. Herakles fruitu miragarri horiez jabetu zen bere hamaikagarren lanean. v Uharte mitikoak. Antzinako geografoek munduaren mendebaleko mugan zeudela uste zuten. Cabo Verde edo Kanarietako uharteak zirela uste izan da.