Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

herritar

iz. Norbaiti buruz, bere herrikoa (lehen adieran bereziki) dena, herrikidea. || Herri (batez ere lehen adieran) edo estatu bateko kidea, bereziki betebeharrak eta eskubideak dituen gizabanakotzat hartua. v Zuz. Herritar izateak eskubideak ematen ditu eta baita betebeharrak ere; pertsona bati nazio bateko bizitza politikoan parte hartzeko eskubidea ematen dio. Erdi Aroan aitonen semeak bakarrik ziren herritarrak; estatu modernoak, berriz, herritartasun kontzeptuari zabalpen handia eman zion eta estatu batekoak direnei automatikoki emateaz gainera, atzerritarrei ere ematen zaie batzuetan herritar izaera.