Heptameron, L’
Nafarroako Margaritak idatzitako ipuin bilduma, 72 ipuinez osatua. Egilea hil ondoren argitaratu zen (1559). Boccaccio-k Il Deccamerone-n erabilitakoaren antzeko eraketaz baliatu zen: Pirinio aldean euri-erauntsiek gaztelu batean zazpi egun irten gabe egotera beharturiko bost zaldunek eta beste hainbeste damak zenbait kondaira kontatzen diote elkarri. Aitonen seme, apaiz, dama gazte eta emakume ezkonduen gorabeherak biltzen dituzte kontakizunok. Errealismoz eta molde satirikoan trataturik daude. Ipuinen ondorengo iruzkinetan egileak amodioaren teoria platonikoa azaltzen du, zenbait gogamen moralekin batera.