Hekabe
Mit. Troiako bigarren erregea izan zen Priamoren emaztea. Elezahar batzuek Traziakoa zela esaten dute eta beste batzuek Frigiakoa zela. Troiako guduan bere seme asko hil ziren (Hektor, Paris, etab.); Polidoro bakarrik atera zen bizirik gudu hartatik, baina traidore batek hil zuen. Hekabek Polidororen heriotzaren mendekua hartu zuen, eta harrikatu egin zuten horren ondorioz. v Astr. 108. asteroidea, 1869an R. Kuther-ek aurkitua.