Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hedonismo

iz. Fil. Jokabidearen oinarrizko irizpidea plazerra dela adierazten duen filosofia teoria; Aristiporen eta Epikuroren dotrinen ondorioz sorturikoa da. Hedonistek era askotako dotrinak plazaratu izan dituzte; batzuek diotenez, gizonaren ekintza guztiek atsegina lortzea edo oinazea uxatzea dute helburu; beste batzuek, berriz, atsegina hartzen dute bizitzaren helburu. Filosofia hau kritikatu dutenen ustetan, atsegin sentsualez arduratzen dira bakarrik hedonistak; benetako hedonistek, ordea, “atsegin sentsualak” laburrak eta ondorio txarrekoak direla diote, eta “atsegin nobleak” atzematen saiatzen dira arrazoiaren bidez.