Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

haztegi

iz. Gizonek animaliak handitzeko prestatzen dituzten lekuak. v Biol. Zelula biziak ugaltzeko ezaugarri bereziak dituen gaia. Laborategietan mikroorganismoak ikertzeko lanetan berehala sortu zen mikroorganismo horiek bizirik edukitzeko gai edo ingurune bereziak asmatu beharra. Hasieran isurkari edo edabe bereziak erabili ziren horretarako. Geroztik, mikrobioen metabolismoa hobeto ezagutu ahala, elikagai bereziak dituzten haztegiak prestatu dira. Koch eta bere eskolako kideak izan ziren mikrobiologian haztegiak erabili zituzten lehenak.