hazkunde
iz. Haztea (da ad.), handitzea. v Biol. Organismo bat tamainaz handitzea. Izaki bizidunen hazkundeak, pisu eta tamaina handitzeaz gainera, ehunetan gertatzen den zelulen zatiketa du ezaugarri. Animalien erreinuan, izakia oso laster ugaltzen hasten den zelula batetik sortzen da; berehala hasten da era askotako funtzioak dituzten ehunak sortzeko bereizkuntza; zelula bereziak ordea, ez dira beste batzuetan zatitzen eta horren ondorioz hazkundea moteldu egiten da eta azkenean gelditu. Une horretan organismoak heldutasuna lortu duela esaten da. Landareetan hazkuntza zati batzuetan gertatzen da bakarrik. Gizonarengan, guruin pituitarioak gidatzen du hazkundea eta hazkundea egokia izan dadin beharrezkoak dira, besteak beste, zenbait bitamina eta mineral. v Hazkunde ekonomikoa. Ekon. Ekonomiaren dimentsio ezaugarrien hazkundea. Ekonomia baten tamaina neurtzeko gehien erabiltzen diren adierazleak Barne Produkzio Gordina (BPG) eta Nazio Produkzio Gordina (NPG) dira. Garapen kontzeptua eta hazkunde kontzeptua bi kontzenptu dira, ekonomia hazkunde orok ez baitu ekonomiaren garapen desberdinen gehikuntza bera erakartzen.