haustura
iz. Haustea; haustearen ondorioa. v Haustura karga. Teknol. Gorputz baten epaigune banakoari haustura gerta dadin egin behar zaion trakzio indar gutxienekoa. Pieza zurrun bat konpresio, bihurdura, toles eta trakzio indarren pean jartzen bada, hasieran ez da hausten, gaiak berak neurri baterainoko malgutasuna baduelako. Baina malgutasun horren gehienezko muga gainditzen bada, piezak aldaketak izaten ditu. Indar horietako bat areago handitzen bada eta haustura kargaraino iristen, pieza hautsi egiten da. Haustura hauek altzairuz eta galda burdinaz egindako piezetan gertatzen dira batez ere.