hauste 1
Hautsi aditzaren aditz izena. || iz. Ogiaren hauste horrek zer adierazten du? v Hezur haustea. Med. Indarraren eraginez hezur bat puskatzea. Egoera batzuetan hezurrak errazago hausten dira (umeenak, hezurretako kaltzioa osatu gabe dutenean, edo pertsona zaharrenak; hezurretako minbizia dutenenak…). Hezur hauste mota asko dago: hezurraren gaineko azala eteten ez denean hauste itxia esaten zaio, eta azala eteten denean irekia; hezurra bi zatitan hauts daiteke, zati txiki askotan, indarraren eraginez bi zatiak elkarren artean itsatsita gera daitezke, edo baita erabat hautsi gabe ere.