Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

prezitpitatze

Prezipitatu aditzaren aditz izena. v Elektr. Metodo elektrostatikoaren bidez, airean edo gas jariatzaileetan dagoen hautsaren banakuntza elektrikoa. Geletako airea garbitzeko, industrian sortzen diren gasak garbitzeko eta gaiak banatzeko erabiltzen da besteak beste. v Kim. Bi disoluzio nahasterakoan prezipitatu eraketa, disoluzio bakoitzak gai disolbaezin bateko ioi bana dutenean. Bi ioi horiek erreakzionatu eta prezipitatua eratzen dute. Sodio kloruro disoluzio bat, zilar nitratozko beste disoluzio batekin nahasten denean, adibidez, zilar kloruroa prezipitatzen da, zilar kloruroa disolbaezina baita.