Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

haurdunaldi

iz. Emakumeak sabelean umekia daraman aldia. v Med. Gutxi gora behera umealdiak 266 egun irauten du; haurdunaldi garaian progesterona hormonak sorturiko aldaketak gertatzen dira emakumearengan: hilekoa desagertzen da, jateko gogoa pizten da eta bularrak tamainaz handitzen, besteak beste. Emakumea haurdun dagoela jakiteko haurdun testak eta umekiaren bihotz taupaden somaketa erabiltzen dira. Haurdunaldiak irauten duen bitartean erradiologia azterketak, zenbait sendagai, alkohola, tabakoa eta orokorrean umekiari kalte egin diezaiokeena hartzeari utzi behar zaio. Haurdunaldiaren azken hilabeteetan izaten diren giltzurrunetako oinazea, behe aldeko soinadarren zirkulazio zailtasuna, nolabaiteko itomena eta nekea dira, besteak beste, erditzea gertu den adierazgarri.