hartzidura
iz. (Ileen eta) hartzitzea, laztea. ◊ Orea hartzitzea, altxatzea; hed. (muztioak) irakitea. v Biokim. Hartzigarri edo mikroorganismo batek eragindako landare edo animalia gaien aldaketa edo egitura galtzea da hartzidura; egitura galtze horretaz baliatzen dira hartzigarriak prozesu fisiologiko eta anabolikoetarako behar dituzten energia eta elikagaiak lortzeko. Hartzidurari esker animalia gaien egituran dauden proteinak gai inorganiko bilakatzen dira, eta usteltze hori lurrean gertatzen bada gai inorganiko horiek lurra aberasten dute, eta haiez baliatzen dira landareak. Hartzigarri asko oso baliagarriak dira gizonaren eguneroko bizitzan. Hala, adibidez, estreptokokoek usain berezia ematen diete gurinei, bakterio batzuk gazta eta jogurta prestatzeko erabiltzen dira, hartzidurari esker ardoa, garagardoa, sagardoa eta ogia egiten dira, etab.