Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

harmonika

iz. Mus. Aho-soinua, haize musika tresna txikia, ahoan jarri eta arnasarekin metalezko xaflatxo batzuk dardararaziz jotzen dena. Metalezko kaxa luzaran estu bat da, eta barnean ditu xaflatxoak; harmonika ezpainen kontra ezarri eta jo nahi den notaren arabera, ezker eskuin mugitzen da. v Beirazko harmonika. Haize musika tresna, beirazko edontzien edo plateren ertzak behatz bustiez dardararaziz jotzen dena. Edontziak ur-neurri desberdinez betetzen dira dardarak hots desberdina sor dezan edontzi bakoitzean. Mozart-ek, Beethoven-ek eta beste musikagile batzuek beirazko harmonikarako lanak idatzi zituzten.