Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harald

Danimarkako zenbait erregeren izena. v Harald Hildetant. (“Borroka-hortza”) Pertsonaia erdi historikoa. Lehen inperio daniarra sortu zuen VIII. mendean (Danimarka eta Götaland-eko zati bat). v Harald Klak. Danimarkako erregea (860 inguruan hila). Haren erreinaldian Ankariok herrialdea ebanjelizatu zuen. v Harald Blaatand (“Hortz urdina”). Danimarkako erregea 946 ingurutik 986ra (910 inguruan - 986). Kristauak babestu zituen. Wendoak Ode ibairaino atzerarazi zituen. Svend bere semea matxinatu zitzaion, eta guduan hilik gertatu zen Harald.