happening
iz. Art. Arte giroko ikuskizuna. Aurrez aldetik erabakitako egitarau bati jarraitzen zaio eta ikuslearen laguntza zuzenaz, espazioak eta denborak mugaturiko ekintzak izaten dira happeningak. Hastapenak 1959. urtean New York-en izan zituen Allan Kaprov-ek bultzaturik, eta batik bat 60ko hamarkadan ezagutarazi zen ikuskizun mota hau.