Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hankarin

iz. Zool. Karadriformeen ordenako glareolidoen familiako hegaztia (Cursorius cursor). 23 bat cm luze izaten da eta hanka luzeak ditu. Gorputza harearen kolorekoa du eta buruaren alde batetik bestera lerro zuri bat izaten du. Moko laburra du, biribildua eta oso zorrotza. Basamortuetan bizi dira hankarin gehienak, baina Europako hondartzetan ere azaltzen dira batzuk.