Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

handitzaile

izond. eta iz. Zerbait handitzen duen zeraz esaten da. ik. handigarri. v Fis. ik. anplifikatzaile. Magnitude fisiko txikiak erabilgarri izan daitezen, maiz gertatzen da handitu izan beharra. Lan hau egiteko gai diren tresnei handitzaile deritza, eta izena handitzen duten magnitude fisikoaren arabera hartzen dute: presio handitzailea, indar handitzailea, mugimendu handitzailea, etab. v Handitzaile magnetikoa. Tartean burdinarik ez duten bobinetan erabiltzen den tresna da; gehienetan artezteko makinekin batera erabiltzen dira, potentzia handitzearren. v Handitzaile eragilea. Kalkulu analogikoko teknikan (kalkulagailuak, telekontrolak, serbosistemak eta antzekoak) erabiltzen den handitzailea; nahiz eta oinarrizko handitzailea elektronikoa izan, tentsio seinaleekin eragiketak egiteko duen ahalmena dela eta ematen zaio izen hori. v Irrati maiztasun handitzailea. Seinalea erabilgarria izan dadin transmisio maiztasunetara egokitzen duena da.