Hamann, Johann Georg
Alemaniar idazlea eta filosofoa (Könisberg, 1730 - Münster, 1788). Iparraldeko Aztia deitua da, bere joera antirrazionalista eta mistikoarengatik. Eztabaidetan jardun zuen Kant eta Ilustrazio garaiko filosofoekin, eta eragin handia izan zuen Sturm und Drang mugimenduko idazleengan. Hamannen obra batzuk: Kristau baten gogoeta biblikoak (1758), Filologoaren gurutzada (1762), Arrazoi huts-garbiaren purismoaren metakritika (1784).
- hamalaugarren
- hamalaurkun
- Hamamatsu
- hamamelidazeo
- hamamelis
- Hamann, Johann Georg
- hamar
- hamardun
- hamargarren
- hamarkada
- hamarkun