Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

haloklina

iz. Gatz kantitatea nabarmen aldatzen den itsasoko parte bertikala; zenbait tokitan, Ozeano Atlantikoan batez ere, itsasoan sakondu ahala uraren gatz kopurua nabarmen gutxitzen da azaleko kopuruarekiko; aldaketa hori gertatzen den itsas zatiari deritza haloklina. Ozeano Barearen iparraldean, eguzkiak uraren gainazala berotzen ez duen eta euri asko egiten duen tokietan, aldiz, gatz kopurua nabarmen handitzen da haloklina geruzan barrena egin ahala.