Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

halogeno

izond. Kim. Elementu kimikoen taulako VII A saila osatzen duten elementu kimikoez esaten da. Hauek dira, pisu atomiko txikieneko gai bakunetik handienekora jarrita: fluora (F), kloroa (Cl), bromoa (Br), iodoa (I) eta astatoa (At); azken hau elementu erradioaktibo artifiziala da. Halogeno guztiek zazpi elektroi dituzte azken geruzan, eta bakarra falta dute erabat osatzeko; beraz, halogenoek elektroiak hartzen dituzte, eta haiekin nahasten diren elementuak oxidatu egiten dira. Halogenoen saila guztietan elektronegatiboena da. Hidrogenoarekin elkartuz hidrazidoak eratzen dituzte eta metalekin edo erro organiko batekin haluroak.