Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

halako

izlag. Hura bezalako, adierazi den gisako. || Gehiago zehazten ez den zerbait adierazteko. Nik honelako edo halako bizimodu hartu banu, izango nintzen ona. || (Pertsonei buruz). Luisa, halakok zuretzat eskumuinak eman dizkit. || Zenbaki bati dagokiola, zenbakiak seinalatzen duen kopurua adierazten du. || Bestela zehazteko gaitz dena mugatuz. Bere lan guztietan nabari da halako euskal giroa. || Alaena. || Halako bat egin. Hitz eder horiek aditzeak halako bat egiten digu. || Halako batean. Kontakizunetan erabiltzen den esapidea, orduan-en edo kidea. || Halako eran non. Emakume horietara osotoro jarria, halako era itsuan zen, non haien idoloak gurtu (bait)zituen. || Halako gisan non, halako moldez non. Halako eran… non.