haizemaile
iz. Haizematen duena (gehienetan tresna). ◊ Norbera freskatzeko, eskuaz eragiten zaion orri modukoa, gehienetan toles daitekeena. v Teknol. Airea, gasak edo airean dauden partikula solidoak (hautsa, zerrautsa, etab.) barreiatzeko erabiltzen den tresna. Motor elektriko batek birarazten duen helize edo gurpil hegaldun bat da haizemailea; etxeetan, bulegoetan eta lantegietan erabiltzen da geletako airea barreiatzeko, hedatzeko edo nahasteko.