habeas corpus
Gorputza izan dezazun, edo zure gorputzaren jabe izan zaitez esan nahi duen latinezko esapidea eta, 1679an Ingalaterrako Parlamentuak aldarrikatu zuen lege bati izena ematen diona. Gizabanakoen askatasunaren bermetzat ezarri zen lege horren arabera, atxilotua ahalik eta lasterren epailearen aurrean jartzera behartzen dira agintariak; gaur egun eskubide hau giza oinarrizko eskubidetzat jotzen da.