Graf, Urs
Suitzar grabatzaile, diseinatzaile eta margolaria (Solothurn, 1485 - Solothurn, 1527). Basilean egin zituen ikasketak baina behin baino gehiagotan bota zuten handik bere portaera txarra zela eta. Zenbait gudutan parte hartu zuen. Lanskeneten eskola deituriko kidea izan zen. Heriotzaren gaia da nagusi Grafen lanetan; gerraren eta prostituzioaren irudi errukigabeak egin zituen. Joera espresionista nabaria dute Grafen lanek.