Gorrosterazu Jaunarena, Javier
Nafar filosofoa eta historiagilea (Urrotz, 1877 - Cuenca, 1936). 1903an apaiztu zen Astorgan (Leon). Iruñean jardun zuen hamazazpi urtez (1913-1927; 1930-1933). Jimenez de Rada apaiz nafarrari buruzko lan bat eman zuen argitara, eta Arnaud Oihenarten Notitia utrisque Vasconiae obra itzuli zuen latinetik gaztelaniara Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian (RIEV, 1926-1929). 1936. urtean fusilatu zuten Cuencan Espainiako errepublikaren aldeko miliziek. Bartolome de Carranza artzapezpiku nafarrari buruzko biografia bat utzi zuen bukatu gabe.