gorabehera
iz. (Batez ere pl.). Goranzko eta beheranzko, alde batera eta besterako aldaketa, aldea. ◊ Kontua, arazoa; gertaera. ◊ Zerbaiten alderik funtsezkoena edo garrantzizkoena. || Axola, garrantzia. || Aipatzen dena kontuan hartu gabe edo hala ere. (Izen sintagmaren ondoren). Olerkarien deiadarrak gorabehera, ordea, lur, itsaso, eta haizeak lehengoan daude. || Gora edo behera, gehiago edo gutxiago. ik. goiti-beheiti. Eta halatan hitz guztietan ageri da, apur bat gorabehera, batean gehiago, bestean gutxiago, nondik duten beren etorkia. || Gutxi gorabehera. ik. gutxi.