goizalde
iz. Egunsentia. v Goizaldea, Iparburukoa edo Hegoburukoa. Meteor. Iparburuko edo Hegoburuko eguratseko goi geruzetan gertatzen den, eta gortina baten antzera higitzen den argia (berde eta gorri kolorekoa) bezala ikusi ohi den fenomenoa. Eguzki orbanekin zerikusia bide du, Eguzkiak Lurrera igortzen duen irrada kopurua ohi baino handiagoa denean gertatzen baita. Eguzki irradetako partikulak Lurrera hurbiltzean polarizatu (karga negatiboak eta positiboak bereizten dira) eta Lurreko eremu magnetikoaren mende geratzen dira, jiraka dabilen helize baten moduan, eta Iparbururantz edo Hegobururantz jotzen dute.