Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gogortasun

iz. Gogorra denaren nolakotasuna. v Miner. Gai batek beste gai batzuk higatzeko, haietan mailatuak edo arrastoak egiteko duen gaitasunaren handi-txikia. Gai bat beste bat baino gogorragoa dela esaten da lehendabiziko horrez bestean arrastoa egin daitekeenean. Mineralogian hamar mailako eskala bat erabiltzen da gaiaren gogortasuna neurtzeko (Mohs-en eskala): diamantea 10, zafiroa 9, topazioa 8, kuartzoa 7, feldespatoa 6, apatita 5, fluorita 4, kaltzita 3, igeltsua 2 eta talkoa 1. Adibidez, 7,5-eko gogortasuna duen gaiak arrastoa egin dezake kuartzoan baina topazioaz hari ere egin dakioke.