Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gobelin

Frantziako tapizgile familia, XV. mendekoa, Reimskoa jatorriz. 1450ean Jean eta Jacques anaiek antolatu zuten Parisen lehenengo lantegia. Tapizentzako koloremaileak asmatu zituzten; tapiz horiei egileen izena eman zitzaien, eta 1667tik aurrera Gobelin lantegiak Luis XIV.a erregearenak izan ziren. Frantziako Iraultzaren garaian lantegiak itxi egin zituzten, baina Napoleonek berriro ireki zituen; XIX. mendearen bukaeratik, alfonbrak ere hasi ziren egiten. v Gobelin estiloa. Frantzian Gobelin familiaren lantegietan egiten ziren tapizei ematen zaien izena. Hormak apaintzeko erabiltzen dira, eta oso aintzat hartuak dira dituzten marrazki eta kolore ikusgarriengatik.