Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Girgillao

Nafarroako udalerria (Lizarrako merindadea). Guirguillano du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Gesalatz, Bidaurreta eta Jaitz; ekialdean, Gares eta Belaskoain; mendebalean, Gesalatz eta Zirauki, eta hegoaldean, Zirauki, Mañeru eta Artazu. Garaiera, 628 m. 23,82 km2. 1999ko datuen arabera, 78 biztanle ditu (girgillaotarrak). Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Etxarren-Girgillao (herriburua) eta Girgillao. Arga ibaia igarotzen da udalerriaren iparraldetik. Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Laborantza (garia, garagarra, mahatsa) eta abere hazkuntza (behi eta ardi azienda) dira bertako ekonomia jarduera nagusiak.