Ginastera, Alberto
Argentinako musikagilea (Buenos Aires, 1916 - Geneva, 1983). Williams Kontserbatorioan eta Nazio Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Hasieran bere herriko estetikarekin bat zetozen lanak idatzi zituen, baina geroago tankera eta prozedura unibertsalagoak erabili zituen. Mota askotako musika lanak egin zituen, teknika bikainekoak: balletak, operak, orkestrarakoak, erlijiozko musika, kontzertuak, etab. Haren lan aipagarrienak: Parambí, Estancia, Sinfonía elegíaca, Concierto argentino, Bomarzo. Zenbait musika eskola sortu zituen.
- ginandria
- ginandro
- ginandromorfismo
- ginarra
- ginarre
- Ginastera, Alberto
- ginbail
- ginbaildun
- ginbalet
- Ginbaleta
- ginber*