Gèze, Louis
XIX. mendeko euskalari frantsesa. Euskararen gramatika bat egin zuen zuberera oinarritzat hartuta, haren ustez hura baitzen euskalkirik osoena, aditzaren jokatze sistemarengatik batez ere. Lanaren izenburua da: Elements de grammaire basque, dialecte souletin, suivis d’un vocabulaire basque-français et français-basque (1873). 1883an beste idazlantxo bat argitaratu zuen Okzitaniako Tolosan, euskara eta berberiar hizkuntzak parekatuz: De quelques rapports entr les langues berbères et le basque.