Gershwin, George
Estatu Batuetako musikagile eta pianista (Brooklyn, 1898 - Kalifornia, 1937). Jatorriz Errusiakoa zen judu familia batean jaio zen. Haurtzaro gogorra izan zuen New Yorkeko kaleetan. Charles Hambizer eta Kilenyi izan zituen irakasle. Broadway-ko antzerkietarako musika lanak idatzi zituen hasieran, baina jazz estiloko lanak ditu ospetsuenak. Bere obraren osagai asko jazz-etik eta ragtime-tik hartu zituen. Pianorako eta orkestrarako Rhapsody in Blue (1924) lan ospetsua egin zuen eta pianorako Concerto en fa (1925) obra. Komedia musikal ugari, horien artean famatuena Lady, begood, filmetarako musika, poema sinfoniko bat, An American in Paris, (1928), Second Rhapsody (1932) eta opera bat, Porgy and Bess (1935) idatzi zituen.