Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gerenuk

iz. Zool. Artiodaktiloen ordenako animalia, 1,75 m inguru luze, isatsaren 23 cm-ak barne, eta 90-100 cm garai dena (Litocranius walleri). Waller gazela ere deitzen zaio. Dituen hanka eta lepo luzeengatik da nabarmena. Arrak bakarrik ditu adarrak. Afrikako ekialdean bizi da, landareak eskas diren leku lehorretan. Oso talde txikietan edo bakarka ibiltzen da. Oso izuak eta bizkorrak dira, eta harrapatzen zailak.