Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gelderland

Herbeheretako probintzia. 5.016 km2. 1.761.492 biztanle. Hiriburua: Arnhem. Fruituak, lekariak, abere hazkuntza, ehungintza eta azukrea. v Historia. Inperio Santukoa izan ondoren, dukerri izan zen (Nassauko etxea), eta 1472tik 1477era Karlos Beldurgabearen eskuetan egon ondoren, Austriaren eta Espainiaren mendean izan zen. Gelderland Beheak 1579an protestanteekin bat egin zuen, eta Gelderland Garaiak berriz Prusiarekin Espainiako Erregetzarako gerran. Napoleonek hartu ondoren, Gelderland Herbeheren eta Prusiaren artean banatu zen (1815).