gehien ;A
Asko, anitz, franko eta gisa horretako zenbatzaile zehaztugabeek -en erkaketa atzizkia lotzen zaienean hartzen duten era. || (Adizlagun gisa). Hona zerk harritzen nauen gehien eztabaida honetan guztian. || Izen sintagma batez. Arriskurik gehien duenean. || (-a artikuluaz). Orduan baitute arriskurik gehiena. || Deklinabide atzizkiekin, mugaturik eta pluralean. a). Izen sintagma bati dagokiola, haren atzean. Bereizgarri horietarik gehienak ezagunak genituen. b). Izen sintagma ezabaturik. Gehienak laborantzatik bizi ziren. ||Gehienez (ere). adlag. Zerbaiten gehienekoa mugatzeko erabiltzen den esapidea. ik. gorenaz (ere). Ez dira asko: ehunetatik bat gehienaz ere. || Gehienetan. adlag. Aldi gehienetan. || Gehienik. adlag. Gehien. B. izond. Nagusia, nagusiena, bere maila edo garrantziagatik lehena. ik. handietsu. Bere alabetatik gehiena: alaba nagusia.