Gaztañaga Garmendia, Jesus
(«Ertziñape», «Aizarna-zale» deitua) Gipuzkoar idazlea (Asteasu, 1932 - Tolosa, 1992). Gasteizko eta Donostiako apaizgaitegietan egin zituen apaiz ikasketak. Euzko Gogoa, Jakin, Zeruko Argia, Goiz Argi, Laiaketan eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak 1956. urteaz geroztik. Jainkoaren erria eta Eliz Misterioa idatzi zuen P. Zabaletarekin batera. Gaztañaga eta N. Etxanizena da Aladino eta Munchausen-go jaunaren egintzak liburuen euskal bertsioa. Kardaberaz taldekoa eta Euskerazaintza izeneko elkartekoa izan zen.
- gaztandegi
- gaztangile*
- gaztangin
- gaztangintza*
- gaztanontzi
- Gaztañaga Garmendia, Jesus
- gaztaro
- Gaztarria
- gazte
- gaztealdi
- gaztedi