gaztainondo
iz. Hosto zabal horztunak eta erorkorrak dituen zuhaitz handi eta adaburu-biribila (Castanea sp.). v Indi gaztainondoa (Aesculus hippocastanum). Indietako gaztaina. Zuhaitz handi adartsua da, hosto-zabala eta lore-zuria. Enbor sendo zuzena izaten du. 20-25 m luze egiten da. Sei eta zazpi hosto berde ateratzen zaizkio txorten berean 25 cm luze eta 10 cm zabalekoak, ertz-horztunak. 1-3 ale marroi izaten ditu oskol bakoitzean. Balkan mendietakoa da berez, baina Europa guztira zabaldua dago gaur egun. Parkeetan landatzen da batez ere.