Garrel, Philippe
Frantses zinemagilea (Paris, 1948). Hamasei urte zituela egin zuen lehen film laburra –Neska-mutilak ados ez‑, eta ondorengo film gehienetan erabili izan duen gaia plazaratu zuen bertan: banaketa, bikoteena zein norbera eta gizartearen artekoa. Horren adibide dira Anemona (1966, telebistarako egina), Maria oroimenerako (1967), Erakuslea (1968), Barne orbaina (1970), Beirazko sehaska (1975) eta Haur sekretua (1979). Aljeriako gerra (1983, Askatasuna, gaua), eta Persiako golkokoa ere (1993, Maitasunaren sorrera) ageri dira bere obran.