Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gardenia

iz. Bot. Errubiazeoen familiako zuhaitz landarea (Gardenia augusta). Hosto biribilak ditu. Loreak zuriak dira, usaindunak eta hosto lodikoak. Fruitu mamitsua du. Hezetasun eta tenperatura baldintza jakin batzuk behar ditu bizitzeko eta argi gehiegiak kalte egiten dio. Txinakoa da jatorriz, baina A. Garden-ek Europara hedatu zuen. || Gardenia landarearen lorea.